Sustatu logoa Teknologia albisteak

Donostiako norian Athletic-eko ereserkia jotzeagatik kalapita

goiena.eus
2019-01-11 13:04

Gure herriko probintzianismoaren beste etsenplu triste bat. Arrasateko gaitero talde batek Donostian parte hartu zuen Gabonetako ekitaldi batean, eta gero hirian jarri den noria erraldoira igo ziren. Bertan musika pixkat jo zuten, besteak beste Realaren eta Athletic-en ereserkiak. Athletic-eko ereserkiaren pasartea norbaitek Interneten zabaldu eta kalapita izan da: gustu txarreko erantzun ugari eragin ditu bideoak (irain pertsonalak, memeak, errespetu faltak...). Interneteko Realzaleen eta Athleticzaleen arteko alderik ilunena berriro geratu da agerian.

Guztia irakurri (goiena.eus) »»

Txioak (21)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu