Lingolang, euskal ikastetxeetako hizkuntza aniztasuna
2018-12-24 12:43
Euskonews agerkarirako hizkuntza aniztasunaz idatzi dute, Euskaltzaleen Topagunearen izenean, Jurdana Martin eta Ainara Santaquiteriak. Besteak beste, aipatzen dute gure herrietako aniztasun linguistikoa ikusgai egiteko sortuta zen Lingolang webgunea eta programazio didaktikoa. "Ikastetxeetako haurrak filmatu genituen euren ama hizkuntzetan hitz egiten, hizkuntza aniztasun honen froga gisara". Adibide batzuk ematearren, Tolosaldean 18 hizkuntza desberdin hitz egiten zituzten haur eta gazteak ageri dira bideoetan euren ama hizkuntzetan hitz eta esaldi sinpleak esaten; Aretxabaletan 10 hizkuntza grabatu genituen; eta Irunen ia 30".
Txioak (12)
-
Jasone Mendizabal @JasoneTopaEuskara euskal herritar guztientzat bizitza hobe baterako giltza da! Horretan sinisten dugu @topagunean. euskonews.eus/zbk/734/euskal…
-
Sustatu Albisteak @SustatuLingolang, euskal ikastetxeetako hizkuntza aniztasuna - @JasoneTopa bidez: euskonews.eus/zbk/734/euskal… sustatu.eus/1545302605234
Erantzunak kargatzen...