Euskal Wikilarien Elkarteak bultzatutako Idazlezainak egitasmoak liburu bat ekoiztu du, saretik jaitsi daitekeena. Literatura unibertsaleko 54 autore, Wikipediako testuekin osatu da. Egitasmoaren oinarrian, kultura erakundeen arteko elkarlana dago: Donostia Kulturarekin batera Euskal Wikilarien Kultura Elkartea, Euskal Idazleen Elkartea eta Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea ari dira lanean.