Teknologia albisteak
10

Ahots Baten sormen egonaldia abenduan

Erabiltzailearen aurpegia
2018-11-21 : 10:33

Abenduaren 26tik 30era egingo da Ahots Baten sormen egonaldian Elgoibarko aterpetxe batean, eta izena emateko epea zabalik da abenduaren 2ra arte. Norentzat da? antzerkia, bertsoa, kantua eta literatura interesgune duten gazteek. 1998 eta 2002 urte bitartean jaiotakoei zuzendutako deialdia da eta urtean zehar aipatutako diziplinetan trebatzen direnentzat. Ekimen hau elkarlanean antolatu dute Mintzola Ahozko Lantegiak, Ikastolen Elkarteak, Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak, Euskal Kantuzaleen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak, ipuingintzari loturiko zenbait eragilerekin batera.

Guztia irakurri (mintzola.eus) »»

Txioak (10)

Erantzun

Sartu