EHUko ikerlariek bizi artifiziala sortu dute, IBMren ordenagailu kuantiko batean
2018-11-16 14:21
Bizi artifizialeko eredu bat sortu eta egikaritu dute, lehen aldiz, ordenagailu kuantiko batean. EHUko Kimika Fisikoa Saileko Quantum Technologies for Information Science (QUTIS) ikerketa-taldeak egin du lana. Probak IBM-k online probetarako uzten duen ibmqx4 ordenagailu kuantikoan egin dira. Diseinatutako organismo-ereduei bizi kuantikoko unitate izena eman diete; unitate horietako bakoitzak bi qubit ditu, zeintzuek genotipoaren eta fenotipoaren lanak egiten baitituzte. Unitate biziduna nolakoa den deskribatzen duen informazioa biltzen du genotipoak, eta belaunaldiz belaunaldi transmititzen da.
Txioak (11)
-
Elhuyar aldizkaria @elhuyaraldizkBizi artifiziala sortu du @upvehu ko Kimika Fisikoa Saileko Quantum Technologies for Information Science (QUTIS) ikerketa-taldeak, ordenagailu kuantiko batean: aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/bizi… pic.twitter.com/Iz2nSwfRA4
-
Koldotxu #ahobizi @koldotxuBizi artifiziala, ordenagailu kuantikoak... etorkizuna hemen da eta @elhuyaraldizk-n irakur dezakezue #zientzia aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/bizi…#dazientziat @dazientziatFitxatuta. Primeran @koldotxu ! Lana erraztu didazu :D
-
Jokin Zuzuarregi @JzuzuarregiBaina Metropolis edo Terminator ikusita ez dugu ezer ikasi ala? aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/bizi…
-
Sustatu Albisteak @SustatuEHUko ikerlariek bizi artifiziala sortu dute, IBMren ordenagailu kuantiko batean - @elhuyaraldizk bidez: aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/bizi… sustatu.eus/1542198103336
Erantzunak kargatzen...