Teknologia albisteak

Zitalen hiztegi bermeotarra

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-11-07 : 11:01

Interneteko erabiltzaile euskaldun batek, Zitalek, Bermeoko esamolde eta berben hiztegi bat egiten dihardu. Mastodon sarean (kopia eginez Twitterrera) zabaltzen ditu ia egunero hitzak, eta gero biltegi honetan pilatzen dira.

Adibide batzuk:

Hitz sarrera bakoitza hiztegi baterako moduko sarrera maketatu batekin ilustratzen du Zitalek. Agian hiztegi osoa ekoizten ariko da...

Nolanahi ere, testua ez dago irudiaren barruan preso. Webgune-hiztegian definizio guztiak hitzez hitz jasotzen dira. Hemen K hizkiarekin hasten direnak, adibidez.

Twitterren eta webgunean hasi zuen prozesu hau Zitalek, baina urrian Mastodonera igaro zen. Segi gogor, lagun!

Erantzun

Sartu