Zubi lana dokumentala: euskal kazetaritzaren 50 urte
2018-11-01 17:25
Euskal kazetaritzak azken 50 urteetan izan duen bilakaera aztertzen du Zubi lana dokumentalak, eta osorik ikus daiteke Nahieran plataforman. Euskarazko kazetaritzaren iraganaren eta orainaren arteko zubi lan hori arakatzeko, bilakaera horren lekuko izan diren kazetari eta profesionalen testigantzak jasotzen dira, horien artean: Martxelo Otamendi, Joxe Mari Iriondo, Luis Alberto Aranberri Amatiño, Anjel Lertxundi, Arantxa Urretabizkaia, Txaro Arteaga, Juan Kruz Lakasta, Elixabete Garmendia, Antton Olariaga, Aingeru Epaltza, Lorea Agirre, Iñigo Astiz, Odile Kruzeta, Luzien Etxezaharreta, Xipri Arbelbide...
Txioak (9)
-
Iñigo Otaegi @Otaegi14Goiztiarrentzat, hona hemen 'Zubi lana' noiznahi ikusteko abagunea: bit.ly/2Dbyz2e Atzo gaueko emanaldia bitan eten zuten, 9 minutuko iragarki sortarekin. Kredituak moztu egin zituzten. Enpin.
-
Sustatu Albisteak @SustatuZubi lana dokumentala: euskal kazetaritzaren 50 urte - @Otaegi14 bidez: eitb.tv/eu/bideoa/zubi… sustatu.eus/1540913113093
-
Joxeanjel Arbelaitz @jarbelaitzZubi lana dokumentala: euskal kazetaritzaren 50 urte - @Otaegi14 bidez: eitb.tv/eu/bideoa/zubi… sustatu.eus/1540913113093
Erantzunak kargatzen...