Sustatu logoa Teknologia albisteak

Munduko errekorra: 20,72 metroko olatua surfeatu zuen Maya Gabeira surflariak

Sustatu
2018-10-03 09:03
Orain arte emakume surflari batek harrapatu duen olaturik handiena surfeatu du Maya Gabeira surflari brasildarrak. Egia esateko, joan zen urtarrilean lortu zuen errekorra Gabeirak, baina aste honetan onartu dio Guinness liburuak munduko errekorra lortu izana. 20,72 metro zituen Maya Gabeirak urtarrilean Nazaren (Portugal) harrapatutako olatuak.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu