"ETB, nora zoaz?" - ETBk euskara eta euskal identitatea sustatzen ditu?
2018-09-23 09:58
Oiartzun Irratiak irratsaioari eustea erabaki du, eta bigarren emanaldira iritsi gara. Arma Txio Pum hemen duzue entzungai. Gaurkoan, hiru gai jorratu ditugu, txioz txio, barrez barre, ustekabez ustekabe. Urtzi Urkizu Berriako kazetariarekin ETBren udako programazioaz aritu gara hizketan, baita udazkenetik aurrera ETB1ek euskaldunoi eskainiko digunaz. Hemen, beraz, Martin Kitto eta Urtzi Urkizu, ETBri buruz berriketan Oiartzun Irratian: "ETB, nora zoaz?". ETBk euskara eta euskal identitatea sustatzen ditu? ETB euskaldun guztientzako telebista da?
Txioak (7)
-
Martin Kitto @martin_kitto#ArmaTxioPum ETB nora zoaz? @urtziurkizu eta biok ETBri buruz berriketan. Entzun nahi gaituzu? Sartu hemen: katxonderstan.eus/2018/09/etbk-e…mikel elosegi @Mikelelosegiazp@martin_kitto @urtziurkizu Lehenengo aldia da saio hau entzuteko tartea hartzen dudana; eta gustatu zait, bai horixe!!Martin Kitto @martin_kitto@Mikelelosegiazp @urtziurkizu Ilusio handia egiten dit #ArmaTxioPum gustatu izanak. Hemen duzu lehenengo emanaldia (eta ostiralean hurrengoa). Gustua baduzu... katxonderstan.eus/2018/09/zer-da…
Erantzunak kargatzen...