Teknologia albisteak
6

Mari-Jose Azurmendi, Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria

Erabiltzailearen aurpegia
2018-09-19 : 11:58

Mari-Jose Azurmendik (Donostia, 1944) eskuratu du 2018ko Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria. Soziolinguistikariak “euskararekiko duen konpromisoa eta hizkuntza normalizatzeko egindako ekarpen eskerga” nabarmendu du epaimahaiak. “Ibilbide profesional eta akademiko aparta izan du eta hizkuntzaren normalizazioa bere egin du, ekarpen joria eginez euskarari” azpimarratu du epaimahaiak. Hala, besteak beste, aitzindaria izan da soziolinguistika gaietan, eta psikosoziolinguistika deitua izan den jakintza-arloa garatzen ere. Han eta hemen ibilitako emakumea izan da eta, nazioarte mailan hizkuntzaren ikerketan egindako zabalkunde lana ezaguna da.

Bizitza oso bat irakaskuntza eta ikerketari eman dio eta, emakume aitzindaria izan da hainbat arlotan; Beasaingo Alkartasuna Lizeoko lehen emakume zuzendaria izan zen, bai eta UPV/EHUko katedradun izatera iritsi den lehen emakumetarikoa ere. 2000. urtean Soziolinguistika Klusterra Elkarteko bultzagile eta sortzailetako bat izan zen. 2017an Donostiako Bagera Euskara Elkartearen omenaldia jaso zuen eta 2018ko ekaineko Eusko Ikaskuntzaren Batzar berezian, bazkide beteranoenen omenaldia Oñatin.

Guztia irakurri (eusko-ikaskuntza.org) »»

Txioak (6)

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago