Azpeitiar mendizalez osatutako espedizio batek Annapurnara jo zuen 1986an. Abentura hutsa, zentzurik sakonenean, oxigeno artifizialik eta xerpen laguntzarik gabe, 8.000 metroko mendia igotzeko helburuz irten ziren. 16mm-ko filmetan grabatu zuten abentura eta dokumentala egin zuten ondoren. Orain 1986an ekarritako altxor hau digitalizatu dugu, altxorrak dastatzeko baitira, gordeta edukitzeko baino gehiago. Azpeitiko Soreasu antzokian eskainiko da irailaren 15etik 17ra bitartean.
Erantzun
Sartu