Txirrita bere bertsoengatik epaitu eta kondenatu zutenekoa
2018-08-21 18:15
Bertsolari aldizkariak udako zenbakia aurkeztu du. Mikel Tabernak ikerketa bat argitaratu du: 1916an, Txirrita epaitu eta kondenatu egin zuten Iruñeko auzitegian, bere bertsoengatik. Txirrita epaileen jomugan (Legasa 1913 - Iruñea 1916) izenburua jarri dio Tabernak erreportajeari, eta, epaia bainoago, aurretik gertatuak ikertu ditu, ezagutzeko noiz hasi zen haserrea eta zergatik egin zituen bertsoak. Baina delituaren gorputza falta, bertsopaperak, bertsoak ez dira inon agertu. Epaiketako sumarioko 169 orrien artean behar lukete, baina falta dira, gaztelaniazko itzulpena aurkitu dute bakarrik.
Txioak (12)
-
mintzanet @mintzanet«Pixka batian ez naiz aztuko sartuagatik lur-pian/nere aitamenak izango dira beste larogei urtian». 80 urte baino gehiago igaro dira Jose Manuel Lujanbio Txirrita hil zenetik, eta bada oharkabean pasatu den gertakari bat. Zein? @berria-n irakurri dezakezuberria.eus/paperekoa/1872…
-
Bertsolari aldizkari @bertsolari_aldTxirritak "justiziari" egin behar izan zion aurre Legasako alkatearen aurka idatzitako bertso batzuengatik. Atzoko prentsaurrekoan Mikel Taberna idazleak egindako erreportajearen berri eman genuen. @andonimaz en idatzia @berria nberria.eus/paperekoa/1872…UQTdQcY">pic.twitter.com/mMOUQTdQcY
-
Berria.eus @berriaTxirrita epaitu eta zigortu zuten 1916 hartako historia, @bertsolari_ald aldizkarian berria.eus/paperekoa/1872…
-
Joxeanjel Arbelaitz @jarbelaitzTxirritari mozala jarri zioten berria.eus/paperekoa/1872… @berria bidez
-
Alaine #AltsasukoakAske @alai_ne@AizpeaB-ren birraitona eta epaiketak. berria.eus/paperekoa/1872…
-
Nora Arbelbide @noraarbelbideTxirritari mozala jarri zioten berria.eus/paperekoa/1872… @berria bidez
Erantzunak kargatzen...