Herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzeko dekretu baterako proposamena (PDF) egin du Kontseiluak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako. Eusko Jaurlaritzak gaia jorratu behar du eta Kontseiluak bere ekarpena landu eta aurkeztuko die alderdiei. Neurri zehatzez gain, sistema bera aldatu beharra dago Kontseiluaren ustez. Ezaugarri nagusi hauek jasotzen dira proposamenean:
- hizkuntza-eskubideen bermeak gidatuko du erakundearen jarduera;
- euskara lehenetsiko da;
- prebentzioaren eta eraginkortasunaren ezaugarriak barneratuko dira.