Ruiz de Bergara jauregiak hartuko du Gasteiz Antzokia eta Euskararen Etxea
2018-07-17 23:36
Hainbat hilabetetako negoziazioen ondoren, erabaki bat adostu dute Gasteizko Udalak eta euskalgintzako eragileek. Errementari kaleko Ruiz de Bergara jauregian kokatzea begi onez ikusi dute gaur arratsaldean egindako Euskararen Elkargunean. Udalaren jabetzakoa da Ruiz de Bergara jauregia; 1.300 metro koadro ditu lau solairutan banatuta, eta hainbat urtez erabilerarik gabe izan bada ere, barne egituran eta teilatuan konpoketa lanak egin dituzte azken urteetan. 2021. urterako izan daiteke prest bertan Euskararen Etxe berria.
Txioak (15)
-
Arabako ALEA @ArabakoALEARuiz de Bergara jauregiak hartuko du Gasteiz Antzokia eta Euskararen Etxea alea.eus/gasteiz/153185… pic.twitter.com/5g2s1LfLr8
-
Iban Arantzabal @iarantzabalEz da izan erraza! Zorionak Gasteizko euskaltzaleei. Eta zorionekoak gu, gozatzeko aukera izango dugulako. alea.eus/gasteiz/153185…
-
Rober Gutiérrez @robergutierrezRuiz de Bergara jauregiak hartuko du #GasteizAntzokia eta Euskararen Etxea buff.ly/2mo9WF2 Euskararen Elkarguneak adostu bezala, proiektuaren bideragarritasuna + kudeaketarako hitzarmena lotu behar dira. Gainera, udal talde politikoen konpromisoa
-
Sustatu Albisteak @SustatuRuiz de Bergara jauregiak hartuko du Gasteiz Antzokia eta Euskararen Etxea - @ArabakoALEA bidez: alea.eus/gasteiz/153185… sustatu.eus/1531859777380
Erantzunak kargatzen...