Teknologia albisteak

Katerina Kampraniren diseinu maltzurrak, objektu deserosoak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-06-24 : 11:28

Katerina Kamprani arkitekto greziarra da, eta objektu-diseinua ere egiten du. Alor honetan, bilduma zoragarri bat sortu du: Objektu deserosoak. Batzuk 3-D modelo birtualak dira, baina beste batzuk prototipo mailara igaro dira; hau da, benetan fabrikatu dituzten objektuak dira,

Kampraniren lanak gogoratzen dizkigute surrealisten objektuak, hala nola Marcel Duchamp-en gurpila edo Man Rayren lisatzeko plantxa iltzeduna.



Hala ere, funtzionalitatean extra ironiko bitxi bat daukate Kampraniren lanek, ez dira guztiz ezinezkoak eta funtziorik gabeak, bai ordea, deserosoak, oso deserosoak. Ardo kopa, katilu, eta jateko tresna hauekin, jan eta edan daiteke, baina zaila izan behar du.



Euritarako botak ere, jantzi eta kalera ateratzeko modukoak dira, baina busti barik jarraituko duzun, beste kontu bat da hori.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago