Manex Pagola kantari eta idazle baxenabartarra hil da
2018-06-07 15:38
Manex Pagola (Landibar, 1941) idazle eta kantari baxenabartarra Baionan hil da, gaur goizean, Euskal Irratiek jakinarazi dutenez. 76 urte zituen. Urketan ehortziko dute astelehenean, 15:00etan. "Melodista" zela zioen, Bertsoak idazten hasi zen lehenik, eta, ondoren, kantuak. Pagolaren abesti asko eta asko oso ezagunak egin ziren besteren ahotan, bereziki Pantxoa eta Peio bikote lapurtarrak eman zituenean. Horietatik Urtxintxak da Pagolak idatzitako kanturik ezagunena.
Txioak (14)
-
Berria.eus @berria[AZKEN ORDUKOA] Manex Pagola kantari eta idazle baxenabartarra hil da berria.eus/albisteak/1530…
-
Sustatu Albisteak @SustatuManex Pagola kantari eta idazle baxenabartarra hil da - @berria bidez: berria.eus/albisteak/1530… sustatu.eus/1528378530962
-
Luistxo Fernandez @luistxoManex Pagola hil da #respect 'Urtxintxak' izan zen Ikastolan ikasi nuen lehen kantuetako bat, hitzetan txintik ulertu barik berria.eus/albisteak/1530… sustatu.eus/1528378530962Luistxo Fernandez @luistxoPagolaren izpiritua agertu zait. Gaur goizean, nik oroitzen dudanagatik lehen aldiz, katamixarra ikusi dut Donostian.
Erantzunak kargatzen...