Teknologia albisteak

Real Madrilen kapitain Sergio Ramosen portaera lau bideotan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-05-27 : 12:20

Real Madrilek 3-1 irabazi zion Liverpooli bart, gizonezkoen futbol kluben Europako finalean. Liverpoolen nagusitasunarekin hasi zen partida, baina Sergio Ramos Liverpooleko izar egipziarraren gainean, Mohamed Salah-en gainean "jausi" zenean, aldatzen hasi ziren gauzak. Sergio Ramos erabakigarria izan zen, eta nola!, bideo hauek erakusten duten bezala.

Egipziarraren sorbalda hautsi egin zen, eta erretiratu egin behar izan zen. Salah erretiratzeko unean, Ramosek oso ondo ulertu zuen egindakoaren balioa, eta barrezka, bere zaletuen animoak eskatu zituen.

Salah kaleratu eta gutxira, jokaldia Liverpoolen arean. Sergio Ramosek ukalondokada eman zion deskuidoan bezala Karius Liverpooleko atezain alemanari. Handik bi minutura, huts handia egin zuen Kariusek Real Madrilen lehen golean. 3. golean ere oso gaizki ibili zen Karius, bere maila profesionaletik oso kanpora mentalki.

Eta jokoaren beste una batzuk ere aprobetxatu zituen joko zikinerako, ea epaileak engainatuko.

Erantzun

Sartu