Teknologia albisteak
21

Aste honetan epaituko dituzte Espainiako Audientzia Nazionalean Oreretako gazteak

Erabiltzailearen aurpegia
2018-05-20 : 10:37

Astelehen eta asteazkenean epaituko dituzte Madrilen Oreretako gazteak (berez, Errenteriako hiru lagun, eta Beasaingo beste bat). "Desordena publiko terroristak" egotzi dizkiete laurei. Espainiako Audientzia Nazionalean izango da epaiketa, eta fiskalak zazpi urteko espetxe zigor eskaera egin du guztientzat. Hauek dira aurrekariak: manifestazio bat izan zen Iruñean 2017ko martxoan, eta haren inguruan izandako istiluengatik atxilotu eta espetxeratu zituzten. Azaroan askatu egin zituzten epaiketaren zain, baina ez da bete senide eta aldekoen eskaria, epaiketa Euskal Herrira ekartzea.

Guztia irakurri (oarsoaldea.hitza.eus) »»

Txioak (21)

Erantzun

Sartu