Teknologia albisteak

Apirilaren 25a, igogailurik gabeko eguna

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-04-20 : 09:19

Datorren apirilaren 25a (asteazkena), "Igogailurik Gabeko Eguna" izango da, "No Elevators Day". Eskilara mekanikoak eta igogailuak ebitatzeko eguna, bizi-ohitura osasuntsuagoen alde. Euskal Herrian Mutualia izeneko mutua-elkarteak bat egin du egunarekin eta euskarazko materiala ere ekoiztu du.

Egun hau ISCA erakundeak bultzatzen du, kirola sustatzearen aldeko mugimenduak. Beraiek bultzatzen dute Now We Move kanpaina da, eta horren barruan zenbait ekimen bultzatzen dira, batzuk eskola kirolaren eta umeen mugikortasunaren alde, eta beste hau, Igogailurik Gabeko Eguna, orokorragoa.

Igogailuaren Gabeko Egunarekin bat egin dute, adibidez, Europako Parlamentuko kideek, bideo honetan azaltzen denez. Europako Batzordearen babesa ere ba omen du egunak.

Euskal Herrian, Mutualiak ere bat egitea erabaki du. Hala azaltzen dute: "Gaur egungo sozietatean teknologiak gelditzera behartu gaitu. Egoneko bizitzak osasun-arazoak sortu ditu, eta horiei aurre egiteko zer egin behar dugun pentsatzera behartu gaitu. Gure egunak pasatzeko modua aldatu behar dugu; gure esku dago bizimodu aktiboagoak bilatu eta martxan jartzea."

Txio honetan materialen bat euskaratu dutela ere ikusten da. Zuen bulegoetarako nahi baduzue, eskatu Mutualiari bidaltzeko material hori.

Erantzun

Sartu