Galdeketaren sustatzaileek agerraldi bat egin dute gaur goizean Donostiako udaletxe atarian, eta bertan jakinarazi dute lortu dituztela kontsulta egiteko behar zituzten sinadurak. Guztira, 9.545 jaso dituzte. Gure Esku Dago-k ondutako protokoloaren arabera, hiriko biztanleen %2ren sinadura behar zuten prozesuarekin aurrera egiteko, baina antolatzaileek %5era igo zuten langa hori, udalak galdeketei buruz onartutako ordenantzak eskatzen zuenarekin bat eginez, "estatus politikoari buruzko galdeketak izan zitzan ahalik eta berme sendoenak".
Estatus politikoaz galdeketa egingo dute Donostian azaroaren 18an
2018-04-18 19:36
Txioak (14)
-
Jon O. Urain @olano_urkiaEstatus politikoari buruzko Donostiako galdeketak badu data: azaroaren 18a. 9.500 sinadura bildu dituzte berria.eus/albisteak/1509… @GureEskuDago @GureEskuDagoDon
-
Berria.eus @berriaDonostiak badu galdeketarako data @GureEskuDago berria.eus/albisteak/1509…
-
pello urzelai @pellourzelaiErabakitzeko eskubidearen aldeko jarrera hiruburuetan zabaltzeko garaia. Giza katearen bidez eta galdeketaren bidez. @GureEskuDago berria.eus/albisteak/1509…
-
mario zubiaga @zuribiaEstatus politikoaz galdeketa egingo dute Donostian azaroaren 18an berria.eus/albisteak/1509… @berria bidez