Sustatu logoa Teknologia albisteak

"Basque bar fight", The Guardianen artikulua Altsasuko kasuaz

amp.theguardian.com
2018-04-15 23:30

The Guardian egunkariak arreta eskaini dio gaur Madrilen hastekoa den epaiketari: Altsasu auzia. Altsasun bertan gurasoen iritziak jaso ditizte, baita Nafarroako gobernuko agintariena, edo auzia kritikatu duten legalari espainiarrena (José Antonio Martín Pallín, kasu). Baina akusatuek zigorra merezi dutela dioten ahotsak ere jaso dituzte. Covite-ko buru Consuelo Ordoñezen hitzak ere ageri dira: Altsasukoa "ez da zorizko intzidentea; orain inoiz baino gorroto handiagoa zaie Espainiako segurtasun indarrei Euskal Herrian eta Nafarroan."

Guztia irakurri (amp.theguardian.com) »»

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu