Euskara indarberritzeko Aitzondo taldea sortu dute Irunen
2018-04-06 17:24
Aitzondo Irungo euskara taldea osatu da. Irunen euskarak bizi duen egoera “kaskarra” dela argudiatuta, egoera hori “iraultzeko” helburuarekin sortu dute taldea. Hirian euskararen alde lan egingo duen “eragile indartsu” bat izan nahi dute. Lau helburu nagusi zehaztu dituzte: Irungo euskararen egoeraren gainean hausnartu eta kontzientzia zabaltzea; Irungo euskaldunak aktibatu eta ahalduntzea; euskaldunon hizkuntza eskubideen urraketak salatzea; eta euskaraz bizi nahi dutenei euskaraz bizi ahal izateko aukera bermatzen dela ziurtatzea, tartean, dauden legeak betearaziz edo Irunen hizkuntza politika egoki bat egiten eta gauzatzen dela ziurtatuz.
Txioak (19)
-
Irungo Hitza @irunhitzaEuskara indarberritzeko Aitzondo taldea sortu dute Irunen Irakurri albistea: bidasoa.hitza.eus/2018/04/06/eus… #Irun pic.twitter.com/7iK3QaroEP
-
Aitziber Larrarte @AitziberlarrartEuskara indarberritzeko Aitzondo taldea sortu dute Irunen bidasoa.hitza.eus/2018/04/06/eus…
-
Sustatu Albisteak @SustatuEuskara indarberritzeko Aitzondo taldea sortu dute Irunen - @irunhitza bidez: bidasoa.hitza.eus/2018/04/06/eus… sustatu.eus/1523024658207
Erantzunak kargatzen...