Teknologia albisteak

#Marrazkeraz, Marrazkilari euskaldunen topaketa, apirilaren 1ean, igandean, Barkoxen (Zuberoa)

Erabiltzailearen aurpegia
Gorka Belasko
2018-03-28 : 11:29

Zuberoako Maskaradak zuzenean marrazteko deialdia prestatzen ari da Marrazkeraz, marrazkilarien topagunea. Datorren igandean izango da topaketa (apirilak 1), Zuberoako Barkoxen. Deialdi bikoitza da, goizeko 10.30etan eta arratsaldeko 15.00etan. Euskaraz marraztera animatzen den oro gonbidatuta dago hitzordu honetara, nahi duen teknika erabiliz. 

Hurrengo igandean, apirilaren 1ean, Marrazkeraz (Marrazkilari Euskaldunon topagunea) Barkoxen elkartuko da, besteak beste, Zuberoako Maskaradak grafikoki islatzeko. Uztaro Ateleriak taldearekin batera egindako deialdia, deialdi bikoitza daukana: goizeko 10:30ean eta 15:00etan.

Euskaraz marraztera animatzen den oro gonbidatuta dago hitzordu honetara, nahi duen teknika erabiliz parte hartu dezakeelarik. Baita sare digitalen bitartez partekatzera ere. Marrazkeraz ekimen irekia, horizontala, partehartzailea eta hierarkia zein lehiarik gabea da deialdia. 

Marrazkeraz Topagunea duela 3 urteko Durangoko Azokaren harira sortu zen; bertan sortu zen Uztarorekin harremana Gonzalo Etxebarria pintorearen bitartez.

 

......................

Irudia: euskalherriasketchcrawl.

Erantzun

Sartu