Sustatu logoa Teknologia albisteak

Arrosa Sareko irratigintza jardunaldia, larunbatean Ondarroan

arrosasarea.eus
2018-03-22 14:19

Martxoaren 24an (larunbata) ospatuko da Arrosa Sareko irratigintza jardunaldia, Ondarroan. Euskal Herriko irrati euskaldunetako kideok elkartu eta elkarlanerako eta ezagutzarako bidearekin jarraituko dute bertan. Egitarauaren barruan, besteak beste: Software librearen erabilera irratian; ahozkotasuna irratian; RadioCloud automatizazio-softwarearen aurkezpena; nola egin eskaleta bat, eta mahai ingurua: “Herri hedabideen funtzioa gatazkan bizi diren herrialdeetan”.

 

 

 

Guztia irakurri (arrosasarea.eus) »»

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu