Naziogintza izeneko taldeko lau lagunek sinatua (Jose Inazio Lopez de Luzuriaga, Mikel Urkola, Andoni Sarriegi eta Josu Albero), eskaera Berria egunkarian: "Gasteizko legebiltzarreko alderdi abertzaleen parlamentari gehien-gehienak euskaldunak dira. Hala ere, harrigarria egiten zaigu legebiltzarreko eztabaidetan euskararen ordez erdara entzutea maizegi. Zergatik ez dute beti euskara erabiltzen haien mintzaldietan? (...) Kataluniako Legebiltzarrean alderdi abertzaleek %100 erabiltzen dute katalanera, Galizian talde guztiek egiten dute galizieraz, Galesen Plaid Cymru alderdi abertzaleko kideek %54 egiten dute galesez. Asko eskatzea al da Gasteizko legebiltzarrean politiko euskaldunek %100ean erabil dezatela euskara haien arteko eztabaidetan?