"Biba gorputz guztiak, gizen zein argal. Izan gaitezen handiak." - Leire Narbaiza
2018-03-08 00:13
Euskaldun askok Goya sarien gala adi-adi ikusi genuen Handia filmagatik. Gala hartan emakumeen eskubideen aldarria egingo zela iragarri ziguten, andreon ikusgarritasuna errebindikatu, feminismoa ahotan hartu. Baina itxurakeria baino ez zen egon; izan ere, hainbat emakumeren gorputzak izan ziren ekitaldi guztian zehar mintzagai. Gorputz ez-normatiboak. 90-60-90 neurriak ez dituztenak, kanon estetiko zurrunetan sartzen ez direnak. Txistea egiteko, barre egiteko. Latza da, gero, beti izatea gorputz femeninoa borroka zelaia. Eskerrak Eneko Sagardoyk saria jasotzean lezioa eman ziguna, identitate ez-onartuei, eta gorputz arraroei eskaini zielako. Biba gorputz guztiak, gizen zein argal. Izan gaitezen handiak.
Txioak (8)
-
leire narbaiza arizmendi @txargainGorputz ez-onartuak eibar.org/blogak/leire/g… @EibarOrg bidezeinzahn @neu_enaztnialeire narbaiza arizmendi @txargain@neu_enaztnia @EibarOrg Mila esker!
-
EibarOrg Elkartea @EibarOrg[Eibar Blogak] Gorputz ez-onartuak dlvr.it/QK4yL8 #EibarOrg
-
leire narbaiza arizmendi @txargainGorputz ez-onartuak eibar.org/blogak/leire/g… @EibarOrg Gaur ere oso pertinentea! ♀️#GrebaFeminista #Martxoak8
Erantzunak kargatzen...