Teknologia albisteak

1886an idatzitako mezu bat jasotzen duzunean itsasoak ekarritako botila batean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-03-07 : 12:23

Gutxik ikusi ditugu benetan hondartzetan, baina bai guztiok pelikuletan. Itsasoak eraman eta ekarritako botilak, barruan mezu bat daramatela. Australia mendebaldeko hondartzan aurkitu dute horrelako bat, berezitasun batekin: orain dela 132 urte itsasoratutako mezu bat darama botila zaharrak. 1886an idatzitakoa, alegia. Sekula aurkitu den mezurik zaharrena da.

Message in a bottle zioen Police taldeak 1979ko abesti mitikoan. Horrelako zeozer ahoskatuko zuten Australiako hondartza batean osteratxo bat ematen ari zen Tonya Illmanek eta bere familiak, goiko irudian agertzen den botila aurkitu zutenean.

Illmandarrek orduan ez zekitena zen, sekula aurkitu den mezurik zaharrena zela eskuetan zeukaten hura. Mezua irakurtzean harriduraz ikusiko zuten goiburuan zeraman data, 1886ko ekainaren 12koa. Adituen esku laga zuten, eta laborategi batek baieztatu du mezua benetakoa dela, 1886koa, alegia. Ikerketa ozeanografikoak egiten ari zen itsasontzi alemaniar batek uretara jaurtitako mezua da, itsas-korronteen inguruko ikerketa bat egiteko erabili zutena. 

Mezu honek munduko errekorra gainditu du, orain arte ezagutzen zen mezurik zaharrenak 108 urte baitzituen.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago