Sustatu logoa Teknologia albisteak

Bertsolari gazteen 2018ko BBK Sariketa hasi da

bertsozale.eus
2018-02-26 23:23

Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren 26. edizioa da 2018koa, eta hasi da jada, atzo astearteaz Igorren egindako lehenengo kanporaketarekin. Martxoaren 22an jokatuko da finala Bilbon. Taldeka jokatzen da sariketa hau. Puntuaketan ere, taldekideen lana talde moduan baloratzen da eta saio bakoitzean puntu gehien batzen dituen taldeak egiten du aurrera. Talde bakoitzean sei kidek kantatzen dute, bi multzotan (18 urte arteko hiru bertsolari, eta beste hiru 19-25 adin tartekoak). Bizkaiko eskualde bakoitzak talde bat osatu du: Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri/Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea-Artibai, Uribe-Butroe, eta Uribe-Kosta.

Guztia irakurri (bertsozale.eus) »»

Txioak (16)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu