248 ikertzaile boluntario prest, gazteei Elhuyar Zientzia Azokan laguntzeko
2018-02-26 13:31
Aurreko urteetan bezala, gazteek ikertzaile boluntarioen aholkularitza dute, profesionalek nola lan egiten duten ezagutzeko. Guztira, 248 ikertzaile prestatu dira aurten gazteei laguntzeko, eta horietatik, 139 emakumeak dira. Sei unibertsitate hauetakoak dira ikertzaileak: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea (MU), Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP), Digipen eta Udako Euskal Unibertsitatea (UEU). Apirilean izango da Zientzia Azoka.
Txioak (23)
-
Zientzia-hezkuntza @zientziahezk248 ikertzaile boluntario prest, gazteei Elhuyar Zientzia Azokan laguntzeko zientzia-azoka.elhuyar.eus/eu/albisteak/2… pic.twitter.com/Mg4I3mRkk4
Erantzunak kargatzen...