Ostegun Gizen gauean botila kolpe bat jasota, adin txikiko bat koman
2018-02-15 14:01
Ostegunetik ostiralerako gauean, Tolosako inauterietan, adin txikiko gizonezko batek botila kolpe bat jaso zuen buruan. Induzitutako koman dago orain, buru-hezurra puskatuta. Erasotzaileak –bi emakume eta bi gizon– joan den igandean identifikatu eta atxilotu zituzten, eta aske geratu ziren, kargupean, epailearen aurretik pasatu eta gero. Erasotzaileen zigorrean eragina izango du gaztearen egoeraren garapenak.
Txioak (9)
-
Tolosaldeko Ataria @tolosaldeatariaAdin txikikoa Donostia Ospitalean dago, eta puskatuta du garezurra. #inauteriak18 #TolosakoInauteriak ataria.eus/tolosa/1518684…
-
Xabi Meabe Sarriegi @xmeabeZe gizarte klase ari gara sortzen?? Eta gainera erasotzaileak aske... ataria.eus/tolosa/1518684…
-
Mikel Arreseigor @MikelArreseigorOstegun Gizen gauean botila kolpe bat jasota, adin txikiko bat koman! #TolosakoInauteriak ataria.eus/tolosa/1518684…
Erantzunak kargatzen...