Sustatu logoa Teknologia albisteak

Gogoan: diru bilketa Iruñeko 1978ko gertaerak oroipen monumentua egiteko

goteo.org
2018-02-16 22:46

Kanpaina honen xedea da 1978ko sanferminetan Iruñeak jasan zuen erasoa oroitarazteko monumentu bat elkarlanean sortzea. Monumentua Iruñeko Zezen plazaren inguruetan paratuko da. Iruñeak badu hilarri bat, uztailaren 8 hartan eraildako Germanen oroigarri. Orain obra eskultoriko berria eraiki gogo dugu, bereizi gabeko eraso hura, Poliziak funsgabeki kolpatu zuen hiriaren bihozmina adieraziko duena. Egun hartan, zezen plazan zeuden hogei mila pertsonatatik edonor edo Iruñeko karriketan zezenketa ondoren sanferminak ospatzen ari ziren beste askotatik edonor izan zitekeen German.

Guztia irakurri (goteo.org) »»

Txioak (26)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu