Sustatu logoa Teknologia albisteak

Askapenaren 2018ko brigada internazionalistetan parte hartzeko deia

askapena.org
2018-02-06 00:06

Askapenaren deia. "Euskal Herriko internazionalistei internazionalismotik Euskal Herria eraikitzera dei egiten diegu, brigadetan parte hartu eta joan-etorriko elkartasuna indartzeko.

  • Latinoamerikak inperialismoaren eraso bortitza bizi du egun, eta herri langileen erresistentzia borrokak, zein prozesu iraultzaileen nolakotasunak ezagutuko ditugu.
  • Ekialde Hurbileko brigadan inperialismoaren aurkako herri erresistentziak, askapen borrokak, okupazio militarra eta honek dakarren ondorio nagusia, milaka errefuxiatu izatea, izango dira ardatz nagusiak.
  • Azkenik, Europan, periferiako herriek bizi duten egoera landuko dugu, ezkerreko mugimenduen errealitate eta borrokak zein nazio zapalduen askapen prozesuekin batera."

Guztia irakurri (askapena.org) »»

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu