Nekazaritza ekologikoa vs. konbentzionala: zein hobea ingurumenarentzat?
Ikerlari talde batek 742 nekazaritza sistema aztertu ditu hainbat urtez. Besteak beste, ingurumenean duten eragina neurtu dute, hainbat parametro aztertuta; guztira 6 elikagai-talde eta 5 ingurumen-eragin aztertu dituzte. Ateratako ondorioen arabera, okerra da pentsatzea nekazaritza ekologikoa, berez, konbentzionala baino hobea denik ingurumenarentzat. Are gehiago, jasotako datuen arabera, nekazaritza ekologikoak konbentzionalak baino eragin kaltegarriagoa du aztertutako ingurumen-esparru gehienetan. Ikerlariek diote nekazaritza intentsiboaren eta ekologikoaren arteko eztabaida oso polarizatuta dagoela eta egoeraren arabera bata bestea baino hobea izan daitekeela. Kasuak banan-banan aztertu behar dira, eta ezin da esan, ekologikoa edo konbentzionala, zein den bietan onena.
Txioak (17)
-
Zientzia Kaiera @zientzia_kNekazaritza ekologikoa konbentzionala baino hobea al da ingurumenarentzat? - zientziakaiera.eus/2018/01/16/nek… pic.twitter.com/5m4NMoiSjS
-
Koldo Garcia @koldotxuJojojo gaur @Josu_lg-k gai polemiko bati heltzen dio @zientzia_k-n #dazientziat zientziakaiera.eus/2018/01/16/nek…#dazientziat @dazientziatBikaina! Mila esker @koldotxu ! Darraigun #KulturaZientifikoa hedatzen
-
Ibon @Abifilosa#Katedra - Nekazaritza ekologikoa konbentzionala baino hobea al da ingurumenarentzat? feedproxy.google.com/~r/ZientziaKai…
-
Uxune Martinez @UxuneMNekazaritza ekologikoa konbentzionala baino hobea al da ingurumenarentzat? zientziakaiera.eus/2018/01/16/nek… vía @zientzia_k
Erantzunak kargatzen...