110.000 bisitari hartu ditu Durangoko Azokak iraun duen bost egunetan zehar, 7,2 milioi euroko eragin ekonomikoa erdietsiz. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, zortzi guneetako egitarauak pisua hartu du eta gero eta gehiago dira egitaraua kontuan hartuta Azokara gerturatzen diren bisitariak. Bost egunez, milaka lagun gerturatu dira ‘sormenaren lurraldera’, antolatzaileen arabera, «sortzaileen eskaintza oparoari esker». 52. edizioa amaituta, baina, 53. begira dira jada antolatzaileak; datorren urteko datak zehaztu ditu jada Azokak: abenduaren 5etik 9ra. Izango du berrikuntzarik ere 53.ak: lehen aldiz sormen bekaren deialdia egingo da.
110.000 bisitaritik gora jasota, 7,2 milioi euroko eragin ekonomikoa izan du Azokak naiz.eus/eu/actualidad/… #52DA pic.twitter.com/VjfejozIwI
110.000 bisitari jasota, 7,2 milioi euroko eragin ekonomikoa izan du Azokak. naiz.eus/eu/actualidad/… @naiz_info
Erantzun
Sartu