Teknologia albisteak
8

"Eusklabo alaiak", Asiskoren komiki berria

Erabiltzailearen aurpegia
2017-12-08 : 08:03

Asisko Urmenetak komiki politiko satirikoa atera du Gure Berriak taldearen eskutik, Eusklabo alaiak, 120 orriko komiki mardula. Intzura Handia irlan (Bidasoa ibaian jabetza tartekatua duen irlan) bizi dira Robinson naufragoa, zibilizazioaren eramaile uste den inperialista, eta Ostiral, ohartu gabe eta pozik haren e(u)sklabo dena. Protagonista hauen sketch-ek bizi dugun autonomismoz eta ustezko aldebikotasunez mozorrotutako kolonizazioaz (edo robinsonizazioaz) eta independentziaz hausnartzera eramango gaitu modu bikainean. Egilearengan ohikoa den estiloan, aipu eta kontu historikoz, hitz jokoz, umorez eta irudi eroz betetako askapen ariketa da Eusklabo alaiak. Egilearen beraren hitzetan “(t)eleberri grafikoa, emantzipazio mentala, soziala eta nazionala solas... eta bukaera zoriontsuaz!”.

Guztia irakurri (eibar.org) »»

Txioak (8)

Erantzun

Sartu