Teknologia albisteak
1

“Memoria gune baten bila” DVD multimedia salgai

Pasa den abenduaren 22an Anaitasunan ospatu genuen NAPAR FESTAren barruan aurkeztu genuen “Memoria gune baten bila” DVD multimedia dagoeneko salgai daukagu, 10 euroen truke. Dokumental honek 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenak egin duen lanaren balorazioa egitea du helburu. Nafarroako Konkistaren inguruko oroimen historikoa berreskuratze soila genuen helburua, baina 2012. urte honek, Nafartarrak sentitzen garenontzat, ziklo baten hasiera suposatu digu

Salmenta lekuak: Mañueta kalean 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenak duen bulegoan ala info@1512-2012.com helbidearen bidez.

DVD honen izenburu bera duen dokumental bat aurkituko duzue. Dokumental honek 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenak egin duen lanaren balorazioa egitea du helburu. Nafarroako Konkistaren inguruko oroimen historikoa berreskuratze soila genuen helburua, baina 2012. urte honek, Nafartarrak sentitzen garenontzat, ziklo baten hasiera suposatu digu. Eskerrak eman nahi dizkizuegu dokumentalean parte hartu duzuenoi, eta barkamenak eskatu, denbora falta dela eta, agertzen ez zaretenoi.

Dokumentalaren trailerra ikusgai

“Memoria gune baten bila” dokumentalaz gain, ekimenak, eta bestelako eragileek ekoiztu ditugun bestelako materialak, euskarri digitalean, aurkituko dituzu. Horien artean: “Konkistak 500 urte” liburua hiru hizkuntzetan (eu-es-fr), “La Vieja Herida” liburua (Floren Aoiz-Txalaparta), Atarrabian egindako antzezlanaren bideoa, Aitzorrotz, Irulegi eta Beloagako gazteluen mugarriztatzearen bideoak, “1512n konkistatuak, 2012an bizirik” musika bilduma, …

500 urteren ondoren, deskonkista garaia da !

“Memoria gune baten bila" dokumentalaren sinopsia:

500 urte, 15208 hilabete, 182500 egun … 5 amona, azken finean, 1512. urteko urte lazgarriarte heltzeko, 5 amona atzera jo beharko genuke. Nafarroa erresuma burujabea konkistatua izan zen urtea, nafar lurraldearen zati garrantzitsu baten burujabetza galdu genuen urtea.

Lehenago 1134. urtean, 1199an, 1200an, 1451an, … 1620 arte, erresuma burujabea desagertu zen arte. Odoletan dagoen zauria, ilunpean mantendu duten Historia. Argitara ekartzen saiatu duguna. Bidearen zati bat, elkarrekin, jorratu dugu, herriz herri haziak landatzen.

Hasiera izan duen bidea, baina bukaerarik gabekoa … landatzen jarraituko dugu, eta gure oroimen historikoa berreskuratzeak ekartzen dituen fruituak jasotzen ere … hori da 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenaren bidea.

Fitxa teknikoa:

Errealizazioa
Ruben Marcilla

Gidoia
Sergio Iribarren
Mikel Lizaso

Produkzioa
Sergio Iribarren

Off ahotsa
Izarne Larunbe eta Tere

Azalaren diseinua
Mikel Santakiteria

Azpitituluak
Juan Felipe

Mendizaleak
Iñaki Sagredo
Vicente Azpilikueta
Jesus Ortiz
Peio Iraizoz
Imanol Elizalde

Laguntzaileak
Imozko Udala, Villabonako Udala, Usurbilgo Udala, Donamariako Udala, Aramako Udala, Ayuntamiento de Dicastillo, Otsagiko Udala, Olartegotxia S.L, Colectivo Ordago de Olite/Erriberri, Lizarrako Gaztetxea, Zabaldi Elkartasunaren Etxea, Aralar Alderdia, Atarrabia 1512-2012 Bizirik, Errotxapea Peña, Amaiurko Gaztelu Elkartea, Sanduzelai Peña, Txalaparta Argitaletxea, Nabarralde, Hamaika Telbista, Goiena Telbista eta Aranguren Televison.

Informazio gehiago: www.1512-2012.com

 

Erantzunak

Erantzun

Sartu