Teknologia albisteak

Deskonkista kolektiborako deialdia Donapaleutik

“Nafartar Naturalak” taldeak -”1512-2012 Nafarroa Bizirik” ekimenarekin harremanean- Nafarroaren konkistaren bostgarren mendeurrena markatzeko hainbat ekitaldi egin ditu. Joan den asteburuan espainiar Armadak eginiko sarraskia oroitarazteko plaka bat ezarri dute Garruzen. Hurrengo asteburuan beste hainbat ekimen eginen dituzte, hala nola Gartxot filmaren emanaldiak eta mintzaldiak antolatuak dira. Izan ere, urriaren 14an helduko da hitzordu nagusia, Deskonkista Kolektiboaantolaturik baita Donapaleun. Egun osoko egitaraua aurkeztu dute Baionan.

Nafartar Naturalak Baionako prentsaurrekoan. Argazkia: Gaizka IROZ

Donapaleuko egitaraua (2012ko urriak 14):

-. 10:30 etan Karrika Kurri Airetik Gelatik

-. 12:30etan Deskonkista ekitaldia Merkatu estalian

-. 13:30etan Aperitifa alaitua. Ondoren Herri Bazkaria lekuko mozkinekin.

Eskualdeko kantariak, musika, dantza, bertso, entxerak …

Haurren Xokoa: puzgarriak, margoak, kontalariak, …

-. 18:00etan Iñaki Perurenaren erakustaldi harri-garria.

-. 19:00etan Kontzertua Buuzbu taldearekin

-. 22:30etan Hurmurao taldearen kontzertua Donapalueko Gaztetxean

Informazio gehiago: www.bizirik2012.net

Erantzun

Sartu