Komunikazioan eta globalizazioan aritzen den enpresa da Lionbridge. Euren helburuetako bat da komunikazio eleanitzaren konplexutasuna ahal bezain ondo kudeatzea komunikazio-eremu globaletan. Oraingo honetan, euskarazko laginak ere jaso nahi dituzte, eta 1.000 euskal hiztunen bila dabiltza. Euskarazko esaldi/hitz batzuk irakurri eta grabatzea izango da egin beharreko lana (etxetik bertatik, mugikorrean edo ordenagailuan). Ondoren, grabazio horiek euskarazko ahots errekonozimendu automatikoa hobetzeko erabiliko dira. Parte hartu nahi baduzu, ondorengo orrira joan eta zure datuak sartu beharko dituzu. Proiektuan parte hartzearren ordaindu egingo dute (Paypal bidez), nahiz eta ez duten zehaztasunik ematen.
1.000 euskal hiztun behar ditu @Lionbridge enpresak euskarazko ahots grabaketak egiteko. fs30.formsite.com/LB2014/form198…
Erantzun
Sartu