Sustatu logoa Teknologia albisteak

Berako Isidoro Fagoaga tenorearen bizitza komikian

eibar.org
2017-11-14 15:10

Isidoro Fagoaga beratarra tenor ospetsua izan zen bi mundu gerren arteko garaian. Europa eta Amerikako opera-antzoki entzutetsuenetan aritu zen, Milango La Scala tartean. Aurten Fagoagaren jaioterrian hura oroitzeko hainbat ekitaldi egiten ari dira, eta tartean bere bizitza kontatzen duen komiki bat argitaratu du Berako Udalak, Bada tenorea!. Jon Abrilen gidoia eta Joseba Larratxe Joseviskyren irudiak ditu 6 orriko komiki xume baina polit honek.

 

 

Guztia irakurri (eibar.org) »»

Txioak (13)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu