Bizkaiko hiriburua izendatu dute 2018ko The Urbanism Award sariketako irabazle. Viena eta Ljubljana zituen lehiakide finalean, eta atzo jakinarazi zuten Bilbo dela 2018ko Europako Hiribururik Onena. Sariak hirigintza alorra aztertzen du, gehienbat, baina baita beste kontu batzuk ere, besteak beste, giza balioak, berrikuntza, nortasuna eta hiri-gobernantza.
The Academy of Urbanism erakundeak urtero banatzen ditu Hirigintza Sariak. Aurtengoan, Bilbo (Euskal Herria), Viena (Austria) eta Ljublyana (Slovenia) iritsi dira finalera eta, atzo arratsean Londresen egindako ekitaldian, Bilbo izendatu zuten 2018ko Europako Hiririk Onena.
Epaimahaia irailean izan zen Bilbon zenbait egunez, hiriaren azterketa egiten. Hainbat parametro aztertu zituzten, esate baterako, zerbitzuak, garraio-sistema, azpiegiturak, eraikinak, bizitza-kalitatea, iraunkortasuna, ingurumen-parametroak, eta abar.
Academy of Urbanism erakunde independientea da eta bere helburuen artean dago hiri jasangarri eta berritzaileak bultzatzea.
Juan Mari Aburto alkatea izan zen Bilboko hautagaitzaren ordezkaria eta bere hitzaldiaren zati bat Twitterren eskegi zuen alkateak berak. Hantxe entzun daiteke, "ingelesez egin baina Euskeraz amaitu" zuen hitzaldia.
......
Argazkia: Jas Atwal (Twitter)
Erantzun
Sartu