Errusiako Iraultzaren mendeurrena da gaur
2017-11-07 10:06
Urriko iraultzaren egun gorena urriaren 25a izan zen, baina Wikipediak ondo dioskun bezala, Errusiako Inperioko juliar egutegian izan zen hori eta, izatez, gaur, azaroak 7, da mendeurren zehatza. Urriko 24ko gauean matxinada gertatu zen, boltxebikeak buru zirela. Iraultzaileek posta-etxea hartu eta Neguko jauregia inguratu zuten. Biharamunean, gaur dela 100 urte, goizeko hamarretan, matxinada zuzendu zuen batzorde iraultzaileak honako hau aldarrikatu zuen: "Estatuko agintea Petrogradoko Sobietaren esku dago (...) orain ziurtatuta dago bake demokratikoa, latifundioak ezabatzea, langileen kontrola produkzioaren gainean (...) Gora langile, soldadu eta nekazarien iraultza!"
Txioak (12)
-
Euskarazko Wikipedia @euwikipediaGaur 100 urte Errusiako Iraultzaren barruko "Urriko Iraultza" gertatu zen eu.wikipedia.org/wiki/Errusiako… pic.twitter.com/ZvHjs92p2sEuskarazko Wikipedia @euwikipediaEmakumeen Nazioarteko Egunaren testuinguruan "Otsaileko Iraultza" gertatu zen, Tsarra kanporatuz.… twitter.com/i/web/status/9…Euskarazko Wikipedia @euwikipediaApirilaren 7an Leninek "Apirileko Tesiak" aurkeztu zituen, boltxevikeen boterea aldarrikatuz.… twitter.com/i/web/status/9…Euskarazko Wikipedia @euwikipediaUztailaren 3tik 7ra "Uztaileko Egunak" gertatu ziren, manifestazio jendetsuak sobietek boterea hartzeko eskatuz… twitter.com/i/web/status/9…Euskarazko Wikipedia @euwikipediaIrailan Kornilovek estatu kolpe ahalegina egin zuen. eu.wikipedia.org/wiki/Kornilov_… pic.twitter.com/QU0xsCcfLwEuskarazko Wikipedia @euwikipediaUrriko Iraultzari buruzko artikulua ere badugu, nahiko laburra. Hedatzen lagunduko? eu.wikipedia.org/wiki/Urriko_Ir… pic.twitter.com/TWycj6214f
Erantzunak kargatzen...