Sustatu logoa Teknologia albisteak

WithCatalonia.org, Kataluniari elkartasuna eta babesa adierazteko webgunea

withcatalonia.org
2017-10-24 23:34

Kataluniari babesa eta elkartasuna adierazteko webgunea aurkeztu dute gaur goizean. WithCatalonia.org da bere helbidea eta Katalunian abiatu duten burujabetza prozesuarekin elkartasuna adierazteko aukera eskaintzen du. Dagoeneko Europa eta Ipar Ameriketako hainbat elkartek eta erakundek adierazi dute babes hori. Euskarazko bertsioa ere badu webguneak. "Pertsona zein erakundeei martxan jartzea eskatzen dizuegu, Kataluniako eskubide demokratikoen defentsarako eta errepresioaren aurkako mugimenduak sortuz. Herri katalanaren borrokak erakusten digu, herri parte hartzean datzala bere indarrak. Zure zonaldean elkartasun komite bat daukazun begira ezazu mapan eta kontaktuan jarri". 

Guztia irakurri (withcatalonia.org) »»

Txioak (48)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu