"Aulki-jokoa" telebista saio berria hasiko da ETB1en
2017-10-24 16:45
Bertsolari Txapelketa Nagusia ardatz hartuta bertsolaritzari buruz arituko den telebista-programa berria da Aulki-jokoa. Urriaren 30ean hasita, astelehenero izango da 22:30ean Euskal Telebista ko lehen katean. Edurne Azkaratek aurkeztuko du eta hainbat bidelagun izango ditu; batzuk asterokoak eta noizbehinkakoak besteak. Andoni Egaña bertsolariak Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako saioen berri emango du, eta egungo bertsolaritzaren gakoak eskainiko ditu, astero-astero.
Txioak (15)
-
Bertsozale Elkartea @BertsozaleEdurne Azkarate eta Andoni Egaña izango ditugu bidelagun, astelehenero, @euskaltelebista-n #BTN17 #aulkijokoa bertsozale.eus/eu/bertsolari-…
-
Sustatu Albisteak @Sustatu"Aulki-jokoa" telebista saio berria hasiko da ETB1en bertsozale.eus/eu/bertsolari-… | sustatu.eus/1508852748449 @Bertsozale bidez
-
Zestoako Udala @ZestoakoUdala"Aulki-jokoa" telebista saio berria hasiko da ETB1en #berria #aulkijokoa #bertsolaritza... fb.me/1lxMgUK0P
Erantzunak kargatzen...