Amaitu da #30egun30doinu: Zer entzuten dugu?
Amaitu da #30egun30doinu erronka. Akabo egunero musika-galdera bat buruan bueltaka izateari, zure buruari zure zaletasunen inguruan galdetzeari, erabakiak hartzeari, iritzi propioak zalantzan jartzeari, besteen iritziak irakurtzeari. Udan zehar @musikatzen, @theindezents eta @hellehellei Twitterreko hirukoteak #30egun30doinuerronka jarri zuten martxan. Proposamena Gaizka Izagirreren #30egun30film erronka arrakastatsutik abiatuta jaio zen, eta bi hilabetez sare astintzen eman ondoren, ondorioak ezagutzeko unea iritsi da; izan ere, hilabete iraun duen esperimentu hau kontraesanez beteta egon da eta horixe izan da hain zuzen ere hain interesgarri egin duena: batentzat historiako abesti onena dena, besteak ezin du jasan. Jasotako erantzun guztien laburpen txiki bat egiten saiatu dira The Indezents blogean. Horra zeintzuk diren euskaldunon 30 doinuok (eta gehiago).
Txioak (9)
-
Mikel Alvarez @theindezents#30egun30doinu Hemen duzue 30 egunen analisia @musikatzen en eskutik: theindezents.com/2017/10/17/30e… pic.twitter.com/S212qbkd9t
-
Iñaki Ibabe ZUTIK @Bergaratik@simonarrieta3 Hire plazako mugak gaindittu dittuk. theindezents.com/2017/10/17/30e…
Erantzunak kargatzen...