Emakundek lideratutako 2017ko Berdintasunerako Foroaren testuinguruan, Araba, Bizkaiko eta Gipuzkoako parke teknologikoetan hiru jardunaldi izango dira izenburu honekin: "Zientzia eta teknologia berdintasunean”.
Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak lehen aldiz parte hartuko du XIV. Emakunderen Berdintasunerako Foroan, jardunbide zientifiko-teknologikoen bide osoan genero-ikuspegia txertatzearen garrantzia ikusarazi nahian, ikaskuntzaren oinarritik hasi eta garapen profesional eta enpresarialera arte, dibulgazioko, hezkuntzako eta enpresaren arloko ikuspegiarekin.
Gizartera zientzia eta teknologia hurbiltzeko, arlo horretan emakumeen rola babesteko eta zabaltzeko, eta gazteenen artean bokazio zientifiko-teknologikoak zabaltzeko eta ahalbidetzeko Euskadiko Parke Teknologikoen Saretik garatzen ari diren Plan Estrategikoko ekintzen planetan sartuta dago ekimena.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Parke Teknologikoek hartu dute parte lurralde bakoitzean jardunaldi bat antolatuta, data eta leku hauetan:
Jardunaldian zehar Marta Machoren presentzia izango dugu, Kultura Zientifikoko Katedraren Mujeres con Ciencia (Emakume Zientzialariak) espazio digitalaren editorea; horri esker zenbait sari jaso ditu, haien artean, 2016ko Berdintasunaren Emakunde Saria.
Jardunaldia irekia da eta hezkuntza arloko pertsonei (irakasleak, ikasleak, administrazioa), enpresa zientifiko-teknologikoaren arlokoei eta publikoari oro har zuzenduta dago.
Programa (lehenbizikoarena bederen, urriaren 19koa, baieztatua:
Sarrera librea; aurretiko IZEN-EMATEA idatzi miriam a bildua parke.eus helbidera.
Erantzun
Sartu