Teknologia albisteak

Mintzanet eguna, bidelagun eta bidelari onenak saritzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-10-14 : 16:26

Urteroko ohitura onei jarraituz, aurten ere Mintzaneten sari-banaketa eta bazkaria egingo ditugu. Bertan, bidelagun onena (Marisa Barrena) eta bidelari onena (Gorka Fernández) omenduko ditugu. Gainera, Mintzaneteko erabiltzaileek elkar ezagutzeko aukera izango dute.

Azaroaren 18an (larunbata) elkartuko gara. Bazkaria Donostiako Vía Fora jatetxean izango da.

Mintzanet euskara on line eta doan praktikatzeko aukera da. Ekimenak Donostiako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jasotzen du, eta Maramara taldeak kudeatzen du.

Informazio osoa jasotzeko klik egin hemen.

Erantzun

Sartu