Teknologia albisteak

Urriaren 26an izango da Euskarabilduaren seigarren edizioa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-10-08 : 09:49

Euskarabilduaren seigarren edizioa Donostiako Kursaal-ean izango da, urriaren 26an. “Teknologia aurreratuak marketin eta komunikazio esparruan” izango da aurtengo jardunaldien izenburua.Egitaraua (behin-behinekoa) prest dago eta izen-ematea ere ireki da. Euskarabildua jardunaldiak urriaren 26an izango dira (osteguna), goizeko 9etatik 2etara.

Teknologia berritzaileez ari garenean, bereziki adimen artifiziala (robotak), Gauzen Internet, Errealitate Areagotua, Errealitate Birtuala edo Big Data-z ari gara. Teknologia hauek mundu osoko enpresek erabiltzen dituzte jada egunerokotasunean, eta euskarak eta Euskal Herriko enpresek nola baliatuko dituzten hausnartzeko tartea beharrezkoa da.

Aurtengo edizioko lehen konfirmazioen artean, besteak beste, Mikel Lekaroz (Adbibo Technologies) publizitate programatikoetan aditua izango dugu, eta Alemaniako ikerlari Tobias Kamman, errealitate birtual eta areagotuari buruz.

Euskarabildua, euskara eta teknologia elkartzea helburu duen jardunaldi dibulgatzailea da, 2012an sortua. Gizartean eragin nahi duten ekimen berritzaileentzako hausnarketarako eta zabalkunderako gunea, euskal gizartean eta euskaran aplikagarriak diren ezagutza eta berrikuntza teknologikoen sustapenerako aukera paregabea eskaintzen duena.

 

Egitaraua (behin-behinekoa da)

  • 09:00: Aurkezpena
  • 09:15: Hitzaldia: Hitzaldi orokorra
    • KONFIRMATZEKO
  • 10:00: Hitzaldia: Big data-ren adibide praktikoa marketinean: Publizitate programatikoa
    • Mikel Lekaroz ( Zodiak Advertising-eko Espainiako Zuzendari Nagusia, Adbibo technologies-en sortzaile eta kontseilaria) Publicidad Programática y Data, el nuevo paradigma de contratación publicitaria
    • Lorea Arakistain (PuntuEus): Programatika al da T5 ikusten duen goierritarrarekin konektatzeko bidea?
  • 10:30: Hitzaldia: Zertan ari dira Euskal Herriko zentro teknologikoak?
    • Arantza del Pozo (Vicomtech)
    • Iñigo Arizaga (Tecnalia)
    • Xabier Saralegi (Elhuyar)
    • Kepa Sarasola (Ixa Taldea. UPV/EHU)
  • 11:30: Atsedenaldia 
  • 12:15: Hitzaldia:Errealitate birtuala
    • Tobias Kammann (Edata consulting)
  • 12:45: Mahai ingurua.
    • Moderatzailea: Eli Pombo (iametza interaktiboa)
    • Javier Etxebeste
    • Anaitz Goia (Erasight)
  • Visual storytelling: Edur Kortabarria

 

Erantzun

Sartu