Teknologia albisteak

Europako independentismoaren mapa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-10-05 : 09:41

Kataluniako prozesuari esker, herrien erabakitzeko eskubidaren gaia mahai gainean jarri da mundu osoko hedabideetan. Strange Maps blogean ere "separatismoaren" gaia hartu dute gaurkoan, Kataluniarekin (eta independentismoarekin) zerikusia duten zenbait mapa argitaratuz. Hona hemen horietako batzuk.

Goiko mapa horretan Europan erabakitze-eskubidea aldarrikatzen duten herrialde nagusiak azaltzen dira. Lurralde bakoitzeko independentisten datuak ere ematen ditu (iturririk ez dugu aurkitu). Euskal Herriari dagokionez, EAE soilik marraztu dute, independentziaren aldeko %31ko portzentajearekin. Datu horien arabera, Italia iparraldeko Veneto litzateke, Europa osoan, independentzia-nahi handiena duen herrialdea (%56). Aipamena hemen duzue, eta jatorrizko mapa beste helbide honetan.

Antzeko mapa mordoa ere bada, noski. Hurrengo beste hauek Europako egoera azaltzen dute, adibidez. Wikipedian ere bada Europako mugimendu sezesionisten zerrenda. Argi ikusten den bezala, oso maila ezberdineko mugimenduak daude bertan; ezin esan, guzti-guztietan, independentziaren aldeko mugimendu benetazkorik dagoenik. Gure ikuspegitik, ordea, Euskal Herria osorik marraztuta ikustea pozgarri da.

Herri eta nazioen ikuspegitik, beharbada hurbilago dago errealitatetik beste hau.

 

Guretako ezezagunagoak izan arren, Ipar Ameriketan ere bada independentzia eskatzen duen lurralderik. Esate baterako, harrigarria egin zaigu jakitea, independentistak %20 baino gehiago direla Kalifornian eta Texasen. Horietaz gain, jakina, guretzat ezagunagoak diren Groenlandia eta Quebec ere azaltzen dira, noski. Aldiz, jatorrizko amerikarren mugimenduen inguruko aipamenak falta direla iruditu zaigu. 

 

 

Erantzun

Sartu