Teknologia albisteak

Nola ikusten dute munduan zehar Kataluniakoa? Hara prentsa-jarraipen zabala

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-10-04 : 09:42

Bide latza izango dute oraindik aurrean, baina dagoeneko asko lortu dute kataluniarrek. Besteak beste, mundu osoa Kataluniara begira jartzea. Zer dio mundu osoko prentsak azken egunotan Katalunian gertatzen ari denari buruz? Flipboard kontu honetan ari dira batzen aipamen guztiak (edo asko, behinik behin): "El món ens mira" (mundua guri begira dago). Bertan aurkituko dituzu mundu osoan barrena Kataluniari buruz azken egunotan argitaratu diren milaka albiste. "Milaka", bai (2.049, une honetan).

Zenbait kazetariren artean sortutako Flipboard kontua da El món ens mira: Germá Capdevila (Esguard, NacioDigital, ElPuntAvui,...), Toni Piqué kazetari eta irakaslea, eta Albert Cuesta (Diari Ara). Gainera, atzerrian bizi diren katalanek sortutako Emma kolektiboaren laguntza ere badute, han eta hemen munduko hedabideetan agertzen diren albisteak detektatu eta artxibatzeko. 

Esan bezala, dagoeneko 2.000 artikulu baino gehiago bildu dituzte Kataluniako auziari buruz. Kataluniako auzia nola ikusten den munduan barrena? Hortxe duzu aukera ikuspegi zabal eta sakona izateko.

El món ens mira: Recull continuat d'articles a la premsa internacional sobre esdeveniments a #Catalunya. #Catalonia #Catalogne #Katalonien #Cataluña #Catalogna

Erantzun

Sartu