Teknologia albisteak

Bideo-iruzkinak gehitu ahalko dira Google Mapsen

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-09-20 : 08:31

Oraindik proba-fasean eta erabiltzaile talde txiki baten esku bakarrik, baina dagoeneko martxan dago erreminta berria. Google Maps-eko kokapenetan iruzkinak gehitzeko orduan, argazkietaz gain, bideoak ere sartu ahalko dira. Gustatu zaizun taberna edo jatetxe hori, harritu zaituen hondartza edo monumentu hori,... Bideo laburtxo bat egin eta iruzkinetan gehitu ahalko duzu. Eta besteenak ikusi, noski. 

Proba itxi batekin hasi du berrikuntza Googlek, Googles Guide program delakoaren barruan. Ondo bidean, gainontzeko erabiltzaileoi ere laster irekiko ei zaigu aukera hori.  

GoogleMaps-ek bideoak txertatzen dituen lehenengo aldia da, eta toki baten iruzkinetan gaituko du aukera berria. Leku batera joan eta zure iruzkina utzi nahi baduzu (gustatu zaizulako, harritu zaituelako, gomendagarria delako,... edo joaterik merezi ez duelako), zure iruzkina bideo baten bidez utzi ahalko duzu. 

Lehenengo fase honetan 10 segunduko bideoak grabatzeko/partekatzeko aukera emango du GMps aplikazioak berak. Kameran dituzun bideo luzeagoak ere gehitu ahalko dira, 30 segundura artekoak. Bideoak gehitzeko/ikusteko aukera GMaps aplikazioan bertan agertuko da, pestaña berri batean.

Orain arte, GMapseko tokien fitxetan irudiak bakarrik gehitu zitezkeen, baina kasu askotan bideo bidez askoz hobeto jaso ahalko da toki horren giroa edo atmosfera zein den. 

Erantzun

Sartu